XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez horixe!

- A!

Aita etxerantz abiatu zen eta, pauso batzuk eman ondoren, buelta emanda honelaxe esan zion:

- Zure lagunari etxea erakutsi nahi badiozu, egin ezazu, guk giltza ekarri dugu-eta.

Eta inbidia izateko moduko odol hotz batekin aurrera jarraitu zuen.

Ni haserre nengoen Nuria han izateagatik eta esan zituen hitz desegokiengatik.

Aita, berriz, neskaren bisitarekin pozik zegoela ematen zuen eta ez zuen urduritasunik edota atsekaberik, izpirik ere ez, Nuriaren edukazio-falta nabaritu ez balu bezala.

Atea zeharkatu baino lehen atzera begiratu nuen eta marmarrean ikusi nituen biak, eztabaidan ari balira bezala.

Bi minutu geroago, aita eta biok sukaldeko armairuaren neurriak hartzeko metroa zabaltzen ari ginela, pasatzen ikusi nituen, bi itzal isil, jangelarantz.

Seguru nago Nuriaren lagunak etxea miatzeko esango ziola behin eta berriz eta Nuriak ezetz esateko argumenturik aurkitu ez, gu han egoteak nahigabea sortzen bazion ere.

Lanean hasi ginen ezer gertatu ez balitz bezala, baina goiko bizitzara zihoazela konturatzean eta, hortaz, gure hitzik aditu ezin zutenez, aitak hauxe esan zidan: